Klasean eztabaidatzeko gaiak

Sortu eztabaida biziak eta estimulatu garatzen ari diren garun horiek klasean eztabaidatzeko gai interesgarri hauei esker!

Jarri klasean eztabaidatzeko gai horiek mahai gainean Kialo Edu tresnako eztabaida elkarreraginei esker. Onena? Guztiz doakoa dela!

Eztabaidatzeko gai dibertigarriak

  • Benetakoak al dira mamuak?
  • Baliagarriak al dira urte berrirako helburuak?
  • Gehiegi irabazten al dute kirolari profesionalek?
  • Benetakoak al dira estralurtarrak?
  • Pizza: ananarekin, edo ananarik gabe?
  • Non pairatzen da min gehien kolpe bat hartzean: behatz lodian edo ukondoan?
  • Oporrak non nahiago dituzu: hondartzan edo mendian?
  • Merezi al du Black Friday egunak?
  • Liburuen narrazioa entzutea horiek irakurtzea baino hobea al da?
  • Onartu beharko lirateke eskoletan inauterietako mozorroak?
  • Olentzero eta Mari Domingik opariak ekarri beharko lizkiekete ume bihurriei?
  • Eskatu beharko lituzke Olentzeroren astoak lan-baldintza hobeak?
  • Egin beharko lirateke azterketak Gabonetako oporretatik bueltatu bezain laster?
  • Zer-nolako zigorra jasan beharko lukete bullying egiten dutenek?
  • Ikasi beharko lukete umeek hitzak segidan (letra etzanez) idazten?
  • Eman beharko genioke jendeari etxe-animaliak izateko baimena?
  • Zein herrialde izango litzateke bisitatzeko interesgarriena?
  • Zein da bideokontsolarik onena?

Historiari buruz eztabaidatzeko gaiak

  • Iraganera bueltatu ahal izango bazenute, zein hautatuko zenukete bisitatzeko: Egipto edo Grezia?
  • Non biziko zinateke erosoago, antzinako Atenasen edo Espartan?
  • Zenbaterainoko demokrazia zegoen Atenasen?
  • Miretsi beharko genuke Alexandro Handia?
  • Azken batean, onuragarriak izan al ziren Mongoliako konkistak?
  • Noiz izan zuen Europak tolerantzia gehiago erlijioarekiko, 1250ean edo 1750ean?
  • Nola lortu zuen Erromatar Inperioak hainbeste botere?
  • Industria-iraultza onuragarria izan al zen gizartearentzat?
  • Zein teknologiak izan zuen eraginik handiena munduan: trenbideek, bapore bidezko ontziek edo telegrafoek?
  • Justifikatuta al zegoen Japoniako bonbardaketa atomikoa?
  • Izan al zituen Frantziako Iraultzak ondorio negatibo nabarmenak Euskal Herrian?
  • Zenbaterainoko eragina izan zuten ideia politiko berriek 1848ko iraultzetan?
  • Zein izan zen Espainiako gerra zibilaren eragile nagusia?
  • Izan al zen Versaillesko Ituna Bigarren Mundu Gerraren eragile nagusia?
  • Nor izan zen AEBtako presidenterik garrantzitsuena?
  • Izan al ziren Ameriketako Estatu Batuak Gerra Hotzari hasiera eman ziotenak?
  • Zein izan zen Lehen Mundu Gerraren eragile nagusia?
  • Ospatu beharko genuke Amerikaren aurkikuntzaren eguna?
  • Itzuli beharko lizkieke British Museum museoak erlikiak euren jatorriko herrialdeei?
  • Ordaindu beharko lizkieke Europako herrialdeek kalte-ordainak garabidean dauden antzinako koloniei?

Herritartasunari buruz eztabaidatzeko gaiak

  • Baimendu beharko litzateke eskoletan publikoki otoitz egitea?
  • Zein da Eliza eta Estatua banatzearen aldeko argudiorik sendoena?
  • Izan beharko litzateke txertoak derrigorrezkoak?
  • Demokrazia gobernu mota ona al da?
  • Nork ezarri beharko luke klima-politika, aditu-talde batek edo politikariek?
  • Eduki beharko lukete pertsonek ibilgailu pertsonala izateko ahalmena?
  • Etorkizunean, erabiliko al dira liburutegi publikoak?
  • Hobe litzateke hizkuntza unibertsal bat izatea?
  • Pertsona guztiek bozkatu beharko lukete?
  • Izan beharko lukete 16 urteko gazteek hauteskunde orokorretan botoa emateko ahalmena?
  • Zuzeneko demokraziak eskaintzen dituen onurak kostuak baino esanguratsuagoak al dira?
  • Gainditu beharko lukete herritarrek ezagutza politikoko proba bat botoa eman ahal izateko?
  • Norbaitek ondasun publiko bat erabiltzen badu, zergak ordaindu beharko lituzke horren truke?
  • Zein da protestatzeko modurik baketsuena?
  • Ekitatea sustatzeko politikak norbereganatu beharreko politikak al dira?
  • Monarkiak abolitu beharko lirateke?
  • Sinesgarriagoak al dira Arabiar Udaberriaren azalpen sozialak edo ekonomikoak? 
  • Zein taldek du gaur egun eraginik handiena Euskadiko Gobernuaren politikan?
  • Zer da garrantzitsuagoa, gai globalez edo tokiko gaiez arduratzea? 
  • Ezarri beharko litzateke zabor-janarien gaineko zerga?

Hezkuntzari buruz eztabaidatzeko gaiak

  • Debekatu beharko lirateke etxerako lanak?
  • Debekatu beharko lirateke azterketak?
  • Jantzi beharko lukete ikasleek eskolako uniformea?
  • Egin beharko lirateke azterketak Gabonetako oporretatik bueltatu bezain laster?
  • Derrigorrezkoa izan beharko litzateke unibertsitateko ikasleek ikasturte bat atzerrian ematea?
  • Utzi behar al zaie ikasleei mugikorrak eskolan erabiltzen?
  • Eskoletan, artea eta musika irakatsi beharko lirateke?
  • Abolitu beharko lirateke matrikula ordaintzea eskatzen duten eskolak?
  • Ailegatuko al da garai bat non teknologiak irakasleak ordeztuko dituen?
  • «Euskara» ikasgaia irakatsi beharko litzateke Euskal Herriko eskoletan?
  • Jaso beharko lituzkete finantza-hezkuntzako klaseak ikasle guztiek?
  • Eskolan, jaso beharko lituzkete ikasleek sexu-hezkuntzako klaseak?
  • Ikasi beharko lukete ikasleek matematika derrigorrez?
  • Klaseak beranduago hasi beharko lirateke?
  • Txertatu beharko litzateke elikadurari buruzko klasea Lehen Hezkuntzan eta Bigarren Hezkuntzan? 

Politika eta legeriari buruz eztabaidatzeko gaiak

  • Euskadin, izan beharko genuke ordezkaritza proportzionala lehendakaria aukeratzeko hauteskundeetan?
  • Herrialdeek kuotak izan behar al dituzte gutxiengoan dauden taldeen ordezkaritza parlamentuan bermatzeko?
  • Zein da gatazka armatuak pizteko zergatirik nagusia, kodizia edo zapalketaren aurkako kexak?
  • Gerrak justifika daitezke inoiz? 
  • Eragiten al du ekonomian oinarritutako frustrazioak populismoa?
  • Ekonomia liberala lortzeko joera handiagoa al dago diktadura egonkorretan ahuletan baino?
  • Ba al da diktadura demokrazia baino hobea kasu batzuetan? 
  • Nazio-estatuak beste edozein entitate politiko baino hobeak al dira?
  • Bateragarriak al dira nazionalismoa eta demokrazia?
  • Mugatu beharko lirateke hauteskunde-kanpainetarako dohaintza pribatuak?
  • Herritarrok aukeratu behar izango genituzke epaileak?
  • Kontuan hartzeko modukoa al da Marxen balioaren teoria?
  • Indargabetu beharko litzateke jabetza intelektuala medikuntzan?
  • Zein da konstituzioa interpretatzeko modurik egokiena? 
  • Zein da justizia penalaren helbururik garrantzitsuena?
  • Ezabatu egin beharko litzateke erantzukizun penal zorrotza espetxeratzea dakarten delitu guztietan?
  • Sare sozialek demokrazia indartu edo kaltetu egiten dute?

Teknologiari buruz eztabaidatzeko gaiak

  • Ordezkatu beharko lituzkete gailu digitalek papera eta liburuak?
  • Izan beharko lituzkete haurrek profilak sare sozialetan?
  • Legez arautu behar al da deepfake teknologia?
  • Desegin beharko lirateke enpresa teknologiko handiak? 
  • Izan beharko lukete sare sozialetako webguneek pertsona ospetsuak euren plataformetatik kanporatzeko eskubidea?
  • Kaltetzen al dute telefono adimendunak gure adimena?
  • Zein sare sozialaren debekua izango litzateke onuragarriena?
  • Izan beharko litzateke kode-idazketa derrigorrezko ikasgaia eskolan?
  • Kode irekiko softwareak abantaila gehiago ditu desabantailak baino?
  • Onlineko pribatutasunaren babesa segurtasuna baino garrantzitsuagoa al da?
  • Kaltetzen al du teknologiak gure adimena?
  • Hobetu al dute telefono mugikorrek pertsonen bizitza?
  • Berri ona al da «Ziurrenik, etorkizunean gizakion lan gehiena makinek egingo dute» esana?
  • Orokorrean, Internet onuragarria al da gizartearentzat?
  • Babestu beharko luke Gobernuak Interneteko neutraltasuna?

Literaturari buruz eztabaidatzeko gaiak

  • Izan beharko lukete eskolek liburuak debekatzeko ahalmena?
  • Charlie eta txokolate-lantegia lanean, Willy Wonka pertsonaia ona al da?
  • Joseba Sarrionandiaren Herejeen alaba lanean, egiten al zaio zeharkako kritika erlijioari? 
  • Jack eta babarrun magikoak liburuan, ondo egin al zuen Jackek erraldoia lapurtzen?
  • Toti Martinez de Lezearen Nur liburuetan, zer irakaspen garrantzitsu transmititzen dizkie Nurrek bere irakurleei?
  • Romeo eta Julietaren gurasoek inolako ardurarik izan al zuten euren seme-alaben heriotzan?
  • Basajaun edo Lamia bezalako euskal pertsonaia mitologikoei dagokienez, naturaren babesleak dira ala zerbait sakonagoa irudikatzen dute euskal kulturan? 
  • Bernardo Atxagaren Gizona bere bakardadean lanean, islatzen al dira euskal gizartean dauden modernitatearen eta tradizioaren arteko gatazkak?
  • Nor zen George Orwellen helburua 1984an?
  • Txanogorritxu ipuinean, bidezkoa al da otsoa komunitatetik urruntzearen arriskuen metafora dela esatea?
  • Akelarre filmean, ondo irudikatzen al da emakumeen aurkako jazarpena euskal historian, ala gehiegi aldatzen dira benetako gertakariak?
  • Nick Carraway narratzaile fidagarria al da Gatsby handia lanean? 
  • Huckleberry Finn-en abenturak lana arrazistegia al da eskoletan irakasteko?
  • Zer-nolako gogoeta egiten da Handia filmean?
  • Macbeth patuaren biktima izan al zen?
  • Zer nahiago dituzu: filmak edo nobelak?

Arteari buruz eztabaidatzeko gaiak

  • Ordezkatuko al dute arte digitaleko esperientziek arte fisikoa?
  • Jaso beharko lituzke arteak dirulaguntza publikoak?
  • NFTak arte al dira?
  • Gaur egungo gizartean, jazza alde batera uzten ari da?
  • Zein da musikaren helburu nagusia?
  • Debekatu egin beharko luke Estatuak arte iraingarria?
  • Gizartearen eraldaketa kudeatzeko modu eraginkorra al da artea?
  • Arteak sariak jaso beharko lituzke?
  • Nork zehazten du artearen esanahia?
  • Artea eta artista elkarrengandik bereiz daitezke?
  • Zuzen gabiltza antzinako artea Erdi Aroko arte europarra baino finagoa zela esatean?
  • Arte adierazgarria arte abstraktua baino hobea al da?
  • Izan beharko lirateke museoak jabetza publikokoak? 
  • Maila berekoak al dira arte modernoa eta arte klasikoa?
  • Grafitiak arte-adierazpena al dira?
  • Moda arte-adierazpena al da?
  • Jo beharko lirateke bideojokoak artetzat?
  • Arteak helburu bat izan beharko luke, ala berez du balioa?

Zientziari buruz eztabaidatzeko gaiak

  • Garrantzitsua al da espazioa esploratzea?
  • Egiten ari gara biodibertsitatea babesteko behar beste ekintza?
  • Pluton planetatzat jo beharko litzateke?
  • Kolonizatu beharko genituzke beste planeta batzuk?
  • Beste era batera antolatu beharko litzateke taula periodikoa?
  • Makinek medikuak ordezkatuko al dituzte?
  • Zientzialariek lehenetsi beharko lukete emaitzen lorpena berrikuntzaren aurretik?
  • Debekatu beharko litzateke animaliatan saiakuntzak egitea?
  • Zein energia-iturri alternatibo da onena?
  • Debekatu beharko lirateke zelula amen bidezko saiakuntzak?
  • Debekatu beharko litzateke giza enbrioien ingeniaritza genetikoa?
  • Zein da eboluzioaren teoria bermatzen duen ebidentziarik sendoena? 
  • Merezi al du desazkundeak?
  • Sortu beharko genituzke gizakiontzako utero artifizialak?
  • Legeztatu beharko litzateke eutanasia?
  • Debekatu beharko genituzke zoologikoak?
  • Debekatu beharko lirateke genetikoki eraldatutako uztak?
  • Energia nuklearra al da energia ekoizteko aukerarik onena?

Ingurumenari buruz eztabaidatzeko gaiak

  • Hobe da auto elektrikoa edo gasolina erabiltzen duen autoa erostea?
  • Zein da energia berriztagarririk onena?
  • Klima-aldaketa pairatzen duten kostaldeko eremuetan bizi diren pertsonak birkokatzeari ekin beharko genioke?
  • Frackinga debekatu beharko genuke?
  • Bereganatu beharko lukete gizabanakoek klima-aldaketaren gaineko erantzukizuna?
  • Klima-aldaketari aurre egiteko gauzatutako banakako ahaleginek ingurumena babestu dezakete behar bezala?
  • Klima lurzorua baino garrantzitsuagoa al da ingurune hotzetako landaretzaren ezaugarriak zehazteko?
  • Debekatu beharko litzateke meatzaritza?
  • Debekatu beharko lirateke plastikozko poltsak?
  • Debekatu beharko lirateke erabilera bakarreko plastikoak?
  • Laborategietan ekoitzitako haragia tresna baliagarria izan al daiteke klima-aldaketari aurre egiteko?
  • Jendeak seme-alaba gutxiago izan beharko lituzke klima-aldaketari aurre egiten laguntzeko?
  • Geoingeniaritza erabili beharko genuke klima-aldaketaren eragina konpentsatzeko?
  • Gizakiok animaliak jan beharko genituzke?

Giza-geografiari buruz eztabaidatzeko gaiak

  • Laguntzen al du turismoak garapenaren arloan dauden aldeak murrizten?
  • Ideia ona al da bernaturalizatzea? 
  • Aurre egingo al dio gizarteak elikagai ezarekin lotutako krisi handi bati 2050ean?
  • Giza-jarduerak eraginik izan al du hainbat espezieren migrazioetan?
  • Onuragarria al da landa-eremuetatik hirietarako migrazio-joera?
  • Zein da hiri oso handien erronkarik handiena?
  • Ezarri beharko lituzkete gobernuek gizartea kontrolpean izateko neurriak?
  • Onuragarria al da hiriak inguruko eremuetara zabaltzea?
  • Posible al da ingurumena kaltetzen ez duten hiriak eraikitzea?
  • Ikasi duzunaren arabera, izan al du globalizazioak eragin positiboa herrialderen batean?
  • Ona al da hiri-dentsitatea? 
  • Egin beharko genituzke arrisku-egoeran dauden hizkuntzak mantentzeko ahaleginak?

Filosofiari eta etikari buruz eztabaidatzeko gaiak

  • Egon al daiteke moralik erlijiorik gabe?
  • Moralaren aurkakoa al da etxe-animaliak izatea?
  • Gerra beharrezko gaitza al da?
  • Sormena sustatzen al dute bizi-esperientzia negatiboek?
  • Bateragarriak al dira erlijioarekiko fedea eta zientzia?
  • Onartuta egon beharko litzateke legez gizakiak klonatzea?
  • Etikoa al da organoak nahitaez eman behar izatea?
  • Heriotza-zigorra egon beharko litzateke?
  • Zer da garrantzitsuagoa, justizia edo bakea?
  • Fidagarriak al dira gure zentzumenak?
  • John Stuart Mill-en kalteen printzipioaren arabera, ezarri beharko litzateke esanen gaineko kontrola?
  • Posible al da etika global kosmopolita lortzea?

Ekonomia eta merkataritzari buruz eztabaidatzeko gaiak

  • Gutxieneko soldata igo beharko litzateke?
  • Hobe al da zerga altuak edo baxuak ordaintzea?
  • Jo beharko genuke eskupekoak ematearena iraganeko ohituratzat?
  • Inbertitu beharko lukete pertsonek kriptotxanponetan?
  • Zein baldintzatan sor dezakete hazkunde ekonomiko handiagoa diru-politika hedakorrek?
  • Gini koefizientea aldeak neurtzeko modu erabilgarria al da?
  • Herrialde aberatsetan gizarte-aldeak handitu izana botere sindikala gutxitzearen ondorioa al da?
  • Tresna ekonomiko erabilgarria al da prezioetan gehieneko mugak ezartzea?
  • Tresna ekonomiko erabilgarria al da prezioetan gutxieneko mugak ezartzea?
  • Ia % 100eko enplegu-tasa herrialdeen helburu ekonomikoetako bat izan beharko litzateke?
  • Gizarteak uko egin beharko lioke moda azkarrari?
  • Hobe al da Google bezalako enpresen enpresa-kultura enpresa tradizionalena baino?
  • Zein da enpresa hedatzeko modurik onena (bat-egitea, jabetzea edo aliantza estrategikoak egitea, adibidez)?
  • Zenbateraino hobetzen du enpresa barruko izaera ekintzaileak negozio baten errendimendua?
  • «Delayering» delakoa (hots, enpresaren egitura murriztea) estrategia eraginkorra al da negozioak etekin handiagoak lor ditzan?
  • Erosi beharko zenituzke bidezko merkataritzako produktuak? 
  • Zer da baliotsuagoa, burutu dituzun ikasketak edo zure esperientzia profesionala?
  • Zein izan beharko litzateke enpresen zeregina?
  • Murriztu beharko genuke 40 orduko lan-astea?

Nazioarteko harremanei buruz eztabaidatzeko gaiak

  • Jaitsi beharko genituzke nazioarteko merkataritzako muga-zergak?
  • Nazioarteko erakunde ekonomikoek (hala nola MMEk eta NDFk) teoriko liberalek uste zuten bezala dihardute, ala errealismoak babesten duen logikaren adibide dira?
  • Herrialde batzuk hazkunde ekonomikoa izaten jarraituko dute bai edo bai?
  • Esan genezake AEBen eta Txinaren arteko harremana «gaur egungo Gerra Hotza» dela?
  • Akabatuta al dago bi estatu sortzea babesten duen soluzioa?
  • Gobernuek dirua inbertitu behar al dute atzerritarrak laguntzeko?
  • Ba al dira estatuak oraindik nazioarteko harremanetako eragile garrantzitsuenak?
  • Demokrazien arteko gerrak emateko aukera gutxiago al dago?
  • Zein egoera da onuragarriagoa Hong Kong hiriarentzat: lehen zeukaten «herrialde bakarra, bi sistema» antolaketa edo Txinaren parte izatea –gaur egun indarrean dagoena–?
  • Justifikatuta al dago AEBk Kuban egindako blokeoa? 
  • Benetan eraginkorra al da nazioarteko zuzenbidea?
  • Bidezkoa al da noizbait indarra bakea lortzeko erabiltzea?

Beste hizkuntzetan eskuragarri dauden eztabaidatzeko gaien bila zabiltza? Hona hemen behar duzuna! Arakatu gure bilduma zabala ikasleen arreta guztiz bereganatuko duten eztabaidei hasiera emateko, komunikazio-hizkuntza edozein dela ere!

Want to try Kialo Edu with your class?

Use Kialo Edu to have thoughtful classroom discussions and train students’ argumentation and critical thinking skills — completely free!

Try out Kialo Edu